XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Uste dut, Mariaren sortze garbiaren nahiz beste edozein ezaugarriren aipamena egiten dugunean, ez genukeela berezitasun bakarrez hitz egin behar.

Hitz horiek, Mariak Jainkoagandik abaintaila multzo bat jaso zuela pentsarazten dute, beretzat, jaso ere, eta bere aintzarako; baina egiaz, bere bokazioa hobeto mamitzeko beharrezkoa zuen hura eman zion Jainkoak.

Jasokundea 1950eko azaroaren 1ean Pio XII.ak aldarrikatu zuen, doktrina errebelatua zela, Maria lurreko bizitzaren bidea egin ondoren, gorputzez eta arimaz zerutar aintzara jasoa izan zela.

Jadanik lehen garaietan sortuak ziren, zeruetarako Mariaren jasokundea azaltzen zuten zenbait kondaira apokrifo.

Batzuk bereziki fantastikoak ziren, San Joan Ebanjelariaren izenean ipini zen hau bezala, egiaz V. mendearen bukaerakoa bada ere: Aingeru bat agertzen zaio Mariari, palma bat ekartzen dio eta heriotza iragartzen.

Berak bere lagun guztiei dei egiten die, eta berria jakin erazten die (...).

Hilobirako bidean, judutarrek eraso egiten diote segizioari; baina hilkutxa ikutu nahi duen apaizari eskuak mozten zaizkio mirariz, eta itxututa geratzen dira lagun zituenak.

Mirari hauei esker, kristautu eta sendatu egiten dira.

Gero apostoluek Mariaren gorpua hilobian uzten dute; hiru egun beranduago Jesus dator berriro, aingeruek gorpua paradisura eraman eta bizitzaren zuhaitzaren azpian ipintzen dute, eta bere arimarekin elkartzen da berriro .